
Gaur hasita eta apirila bitartean, inguratzen gaituenaren irudikapenaren gaineko gogoeta egiteko tartea hartuko dute hainbat adituk, Paisaia-Antipaisaia jardunaldietan. Programa 03/04 osatzen duten jarduera guztiak Sukaldean izango dira, Atotxa dorrearen etxabeetan Tabakalerak duen behin behineko egoitzan.
Ikusten duguna, hor kanpoan dagoena, naturala dena, ingurunea, irudika daitekeena, begiratzen duguna, ikusten ez duguna, barruan dagoena, antinaturala dena, periferikoa dena, ikusezina dena, sentitzen duguna,….
“Paisaia, egun, antipaisaia da, deriba, gatazka eta ez-lekua. Mendia jadanik ez da soilik mendia”.
Esan bezala, gaiaren inguruko lantegi eta mintegietan, hainbat gonbidatuk hartuko dute parte, hala nola, Alejandra Pombo, Peio Aguirre, Lois Patiño, Oliver Laxe, Colectivo Los Hijos, Miguel Eraso, Xabier Erkizia, Anne Laure Boyer, Olaia Miranda, Asier Mendizabal, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ibon Aranberri.
Gaur, martxoak 12, lehen saioa izango da Alejandra Pombo eta Peio Aguirreren eskutik.
Programa osoa, hemen begiratu ahal duzue.