MUSIKA

Pop Rock Erakusketaren XXVIII. edizioa abian da

Bilboko Udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo den Bertako Pop Rock Erakusketa martxan jarri du beste behin. Bertan parte hartzeko inskripzioak maiatzaren 1etik 31ra egin beharko dira online www.bilbao.net webguneko agendan. Taldeak emakumeekin eta euskararaz egindako lanak bereziki kontutan hartuko dira taldeak aukeratzeko orduan.

Aurreko edizioetan bezala Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira.Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, bata biografia eta taldearen datuak.

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketa 1985ean jaio zen pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Urte hauetan 1750 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 278 talde ezberdin ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian egiten den erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.

Ekimenetik, We Are The Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Radio Crimen, Porco Bravo, eta bete asko pasatu dira.

Animo eta eman izena!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button