MUSIKA

Belako taldearen bira handia

Mungiako Belako banda gazteak Eurie izenburuko lehendabiziko lana argitaratuko zuen udaberrian, eta harrezkero, jo eta su dabil toki askotan zabaltzen. Orain bira handia batean murgilduko dira.

Taldearen musikak Ingalaterran 80ko hamarkadaren hasieran sortu ziren post-punk talde dantzagarrietatik edaten du, esaterako, New Order, bai eta egungo pop-rock independenteko ordezkarietatik ere. “Joy Division, Sonic Youth, Radiohead, Cristal Castles… bezalako musika taldeak gustukoak ditugu; hala ere, entzun, beste asko eta asko, folk-etik minimalera, musika zaletuak garen heinean, denetik irensten dugu. Musika elektronikoan ematen diren pausu eta nobedadeak ere jarraitzen ditugu. Tokatzen zaiguna dela uste dugu”, esan ziguten iaz nontzeberrin egin genien elkarrizketan.

Diskoa iragan abuztua eta aurtengo urtarrila bitartean grabatu dute Gaua estudioetan. Aitor Abio teknikariak grabatu eta ekoiztu du eta J. Asier Zubelzuk masterizatu.

Belako taldeak orain nazioarteko bira handiari ekingo dio: ekainaren 6an Poloniako Bask Festivalera doaz; 7an Iruñeako Tres Sesenta Festivalera; 21ean, Donostiako musika egunean izango dira; uztailaren 10ean BBK Liven; 16an, Biarritzeko Big Festivalen; 27an, Low Festival, Benidormen; abuztuaren 15an, Sonoraman; eta irailean Irun Rock-en izango dira.

Datorren ekainaren 17an, toki ezkutuko batean, kanta berriak zabalduko dituzte, eta bestelako sorpresak ere egongo dira.

Bitartean ikusi bideo berria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button