ARTEA

Euskal Herritik, Kaliforniara

California eta Riding California izaera bidaiaria duen erakusketa da, izan ere,gaur, irailak 19, EHU/UPVko Bizkaia aretoan inauguratuko da, baina, gero, abenduaren 4tik 2015eko urtarrilaren 7ra bitarte, Kalifornian izango da, San Diegoko (Kalifornia) Space4Art espazioan, hain zuzen ere.

Erakusketa kolektiboa da, eta Euskal Herriko hamar artistek parte hartu dute: Julen Agirre, Lorea Alfaro, Iranzu Antona, Lehior Bilbao, Jorge Núñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Unai Requejo, Olatz Vilariño eta Usoa Fullaondo. Erakusketaz gain, zenbait hitzaldi emateko aukera ere izango dute San Diegoko Unibertsitatean.

Azken artista horrek azaldu duenez, California proiektuak 2013ko martxoan idatzitako testu batean du abiapuntu, testu hori Aitor Lajarinen lan baten ingurukoa da, El amigo americano, izan ere, Lanjarin AEBetan bizi da aspalditik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button