IKUS-ENTZUN

Dantzari buruzko zinea

Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bilboko La Fundicion aretoak dantzari buruzko film laburrak eskainiko ditu gaur, apirilak 28, 20:00etan.

Diziplina horren gaineko lanak, Bartzelonako Dantzari buruzko Zinearen Nazioarteko Jaialdiko, Chorescope-ko film laburren sorta batek osatuko ditu.

Jaialdi honek duen filosofia oso argia da, “ dantzari buruzko zinea Mediterraneoan ezagutaraztea eta publiko adituarengana hurbiltzeaz gain, generoarekin ohituta ez dagoen horrengana ere heltzea. Zerbait ezberdina, bakarra eta berezia eskatzen duten horiei zuzenduta dago Choreoscope, azken batean, mugitzen diren horiei”.

Gaurko lanak, Choreoscopeko Loránd Janos zuzendariak aurkeztuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button