MUSIKA

Muy Fellinik hirugarren diskoa argitaratu du

Juan Maravi eta Edu Ugarte musikari nafarrek osatzen duten Muy Fellini taldeak Fragmentos de una explosión izenburuko hirugarren lan argitaratu du Cliffors Records diskoetxearen eskutik. Maiatzaren 24an, gainera, lan berria Bartzelonako Primavera Sound jaialdi erraldoian aurkeztu zuten.

Bikoteak orotara bost grabazio plazaratu ditu azken lau urteetan, baina grabazio berri hau iraupen luzeko hirugarren diskoa da. 2012ko otsailean grabatu zuten Iñaki Llarena (Tachenko, Reina Republicana) teknikariaren gidaritzapean.

Emaitza bikaina da, gitarra garden eta sendoekin jositako 13 pop eta rock doinu, Dinosaur Jr. Teenage Fanclub edo The Posies taldeen antzera. Lan berri hau aurrekoak baino gogorragoa da, batez ere gitarren soinuan.

2009an, estreinako lan homonimoa argitaratu zuten nafarren BCore Bartzelonako diskoetxearen bidez. 2011n, berriz, La ciudad de las palmeras (Gor / Clifford) diskoa plazaratu zuten. Horiez gain, bi EP garabtu zituetn 2009an eta 2012an Ken Stringfellow (The Posies) musikari estatubatuarrarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button