ESZENA

DNA programaren barruan, “Yerma” pieza

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak DNA 2022 (Nafarroako Dantza Garaikidea) programa du abian. Makina bat ikusgarri oholtzaratzen ari dira lurralde horretako geografian.

Gaur, hilak 22, Zizur Nagusiko Kultur Etxean, Zuk Performing Arts konpainiaren Yerma izeneko dantza ikuskizuna programatu da.
Lorcaren klasikoa ikusgai izango da modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak hibridaturik.
Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, piezarekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia gaia hartuta, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.
Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.
1934an estreinatu zen pieza, erabat denboratik at dago planteatua, eta beti ere, hausnarketarako gonbitea luzatzen du. Lanak gaztelaniazko eta euskarazko bertsioa ditu.

Lan bera Vianako Kultur Etxean izango da, hilaren 29an; hurrengo egunean, Zangozako Carmengo Auditorioan; eta Murchanteko Kultur Etxean, maiatzaren 1ean.

Nafarroako Dantza Garaikidea jaialdiaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button