IKUS-ENTZUN

“Riso Amaro”, erotismoak Italiako neorrealismoa irentsi zuenean

Giuseppe De Santis 1949an estreinatutako Riso Amaro filma aurkeztuko du gaur Juan Berasategui Donostiako Kresala zineklubaren sortzaileak, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Riso Amaro zineklubaren jarraitzaileek hautatu dute zineklubak berak proposatutako bost klasiko italiarren artetik. Emanaldi honekin ikasturte honetako programazioa amaituko da.

Kresalaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: Poliziak atzetik duela, lapur baten konplizea Po bailarako arroz landaketetan lanean dabiltzan jornalariekin elkartuko da. Bertan, bere maitalearekin batuko da, eta adiskide batzuen laguntzaz, uzta lapurtzen saiatuko dira.

Italiako neorrealismoak emandako klasikoa da Riso Amaro. Gerra ondoko film arrakastatsuenetarikoa izan zen, eta Oscar sarietan film  onenaren sarira izendatu zuten. Melodrama, dokumental eta istorio polizialaren arteko lana da. Filmak sekulako indar erotiko du, Silvana Mangano aktorearen lan haragikoia tarteko. Hori dela eta, oso film ospetsu bihurtu zen bere garaian.

Hala, kritikoek ondoko hitzak bota zituzten, film bero horren harira: “Erotismoak neorrealismoa jan zuen melodrama intentsu honetan (…) inoiz filmatutako momentu erotiko gogoangarrienetarikotzat jotzen da oraindik ere antologietan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button