ESZENA

Pabellón 6 aretoan “Antzerki Arinaren Jardunaldiak” martxan

Pabellon 6 aretoak Antzerki Arinaren Jardunaldiak abiatuko ditu martxoaren 16tik apirilaren 15era bitartean. Aurtengo edizioan hamabost lan berri ikusteko abagunea izango da, eta berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiago hartuko dute parte.

Ohi den bezala, jardunaldi hauetako protagonistek ohikoak ez diren lekuetan eta publiko talde txikien aurrean aurkeztuko dituzte lan laburrak (15-20 minututakoak).

Jardunaldietan sorkuntzari laguntza eta sari garrantzitsuak banatuko dira: Alex Angulo Saria ikuskizun hoberenari 3.000 €ko sariarekin eta Bilboko Udaletxeko Kultura Sailaren diru-laguntzarekin; Kriselu Saria euskaraz egindako ikuskizun hoberenari 3.000 €ko sariarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren diru-laguntzarekin. Bi sari antzezpen onenari (aktore emakume eta gizonari) Pabellon 6ko Antzerki Laborategiaren eskutik, eta Publikoaren Saria, ikusleek euren botoekin aukeratzen dutena.
Beste aldetik, Café Bar Bilbao-Tartean Antzerki Arinaren Gidoi Sarien edozein ediziotan irabazlea izan den lanari laguntza berezia ematen zaio, kasu honetan Oaxaka en dos lanari emango zaio laguntza hori.
Berritasun bezala, seigarren edizio honetan, SGAE Fundazioak Pabellon 6rekin duen akordio baten bitartez, aukeratutako 15 lanei, testu dramatikoen sormenagatik suspergarri ekonomiko bat emango du.

Egunez eguneko programazioa eskuratzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button