MUSIKA

Maider Zabalegik pop-rock doinuak bildu ditu bakarkako bigarren lanean

2017an, Zuei izenburuko estreinako lehen lana argitaratu ostean, Alaitz eta Maider bikotean aritutako musikariak bere bakarkako bigarren ahalegin plazaratu du Baga Biga diskoetxearen bidez, Bidean, zeinak pop-rock estiloko doinuak jasotzen dituen.

Pop kutsuko Zuei lana Maider izenarekin plazaratu izanagatik, 2019tik aurrera, Maider Zabalegi izen eta deiturarekin arituko da oiartzuarra.

Gorka Urra musikari eta teknikariarekin aritu da bakarkako bigarren grabazioa lantzen Zabalegi, izan ere, Urrak sormen eta grabazio prozesuaren hainbat fasetan parte hartu du:  grabazioa, moldaketak, ekoizpena, argazkiak, nahasketa eta masterizazioa.

Diskoaren edukiaren harira, pop-rock kutsuko lana da Bidean, baina bestelako soinuak ere biltzen ditu; tartean, AEBetako folka, baladak, countrya eta rocka.

Baga Biga diskoetxearen arabera, kantu pausatuak eta arinak, alaiak eta sentikorrak biltzen ditu grabazioak. “Laburtuz, diskoak ilusioa barreiatu eta txertatu nahi dio entzuleari. Besterik gabe eta erraz esan gabe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button