ESZENA

Ezberdina denarekiko bortizkeria eta errespetua

Bilboko Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren laugarren lana da ¿Qué fue de Ana Garcia?, eta maiatzaren 3an, lan horren estreinaldia egingo da bertan. Antzezlanak ezberdina denarekiko sortzen diren bortizkeriez eta aniztasunarekiko errespetuaz dihardu. Bertan parte hartuko duten aktoreak, Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano eta Aitor Vildosola Gutierrez dira. Ikuskizuna Borja Ruizek zuzendu du (Juana Lor, zuzendari laguntzaile lanetan) eta Javier Liñeraren dramaturgian oinarrituta dago (Euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du).

“Antzezle batzuek Ana Garcia ezagutzen dute. Ana bilbotarra da, eta udak Castelloko herri batean, Vinarozen (valentzieraz, Vinarós) pasatzen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek Vinaroz, eta beste batzuek Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute”.

Emanaldiak maiatzaren 3, 4, 10, 11, 18, 24, eta 25ean izango dira 20:00etan, eta 5, 12, 19 eta 26an, 19:00etan. Maiatzaren 17 eta 31an ikuskizunaren euskarazko bertsioa, Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?, egingo da, 20:00etan.

Pabellon 6ko Gazte Konpainiarenak ere badira Romeo y Julieta (2016) Los Aborígenes, Lorca, Dalí y Buñuel (2017) eta Mi último baile (2018) obrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button