ARTEA

Daniel Maigné-ren erakusketa, gaur Zarautzen

Daniel Maigné argazkilari frantsesak Errugbia izenburuko erakusketa paratu du Zarauzko Photomuseum zentroan, 2015eko urtarrilaren 15era arte. Argazkilariak errugbia jaso du zuri-beltzeko irudietan.

Irudi horietan jokalariak dira protagonista nagusiak, izan ere, objektiboa jokalarion gainean dago: aurpegiak, giharrak, borroka, talde-lana, aldagelak, entrenamenduak…

Jacques Fouroux-en hitzetan: “(..) aurpegiak jada serioak dira, stress-ak berotu egiten ditu: esparatrapu biribilkiak, pomadak eta C bitamina, lurzorua estaltzen zuten plastikoko botilak, borroka usaintzen da, sukarra igotzen da”.

Erakusketako argazkiak Oval seriekoak dira, eta argazkilariaren herrialdeko errugbiaren mamia islatzen dute. Argazkigintza dokumentaletik gertu dagoen lana da.
“Errugbia, bizitzaren arketipoa da, primitiboa eta garaikidea aldi berean. Jokalarientzat, hastapeneko erritua da senidetasun itzela eta estimuari laguntzen diona, baita  aurkarien artean ere. Azkenik, gainerako gizartean ekin behar duten errespetu era bat da”, dio argazkilariak.

Maigné argazkilari profesionala da, eta Toulouse-ko Forum galeriak ordezkatzen du. Horretaz gainera, bere artxiboa Parisko Métis agentziak banatzen du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button