ESZENA

“Alizia Aliziaren ondoren” Pabilloi 6 aretoan, Kabia Teatroaren eskutik

Kabia Teatroa konpainiak Alizia Aliziaren ondoren antzerki lana eramango du Bilboko Pabilloi 6 Arte eszenikoen aretora. Bertan lau emankizun eskainiko ditu konpainiak datozen egunotan.

Lewis Carrollen Alicia lanean inspiratua dagoen antzezlanaren lehen emanaldia  bihar izango da, abenduaren 14an, 19:00etan.

Borja Ruizek zuzendutako antzezlanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta zazpi aktoreren interpretazioak: Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, Maria Goiricelaya, Javier Liñera eta Juana Lor; Ane Pikazaren irudiekin, hain zuzen. Oholtza gaineko antzezleak, biolinista baten barne-munduan murgilduko dira, Aliziaren munduan.  “Bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere buruko hausnarketa batean, beharraren eta ametsen artean sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz galdetzen dio bere buruari”.

Hala, tristezia eta bizitzaren erdi aldera azaltzen den hutsune existentziala aztertu nahi ditu obrak, alegia, edozer hasteko beranduegi eta dena amaitzeko goizegi den une hori. Antzezlanak jolas bat plazaratzen du umoretik eta edertasunetik abiatuta: irudi bizidunen bitartez eraikitako mundu oniriko bat eszenaratzen du bideo mapping batez, antzerki-koreografiaren eta proiekzio bizidunaren arteko sinbiosi gisara.

Beraz, bihar, ez ezik,  beste hiru emanaldi ere eskainiko ditu Kabia Teatroak Pabilloi 6 Areto horretan: abenduaren 15ean (19:00etan); 19an (20:00etan) eta azkena, abenduaren 27an (20:00etan).

Informazio osoa eta sarrerak erreserbak, pabellon6.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu