
Bulegoa z/b-k deialdia egin du Zinema_ilegala koordinatzeko lanak egiteko. Koordinazio-lana 2024ko martxoan hasi, eta 2025eko irailean amaituko da, orduan beste deialdi bat egingo baita.
Zinema_ilegala koordinazioko lanetan, laguntza eman behar zaio filma proposatzen duen pertsonari, saioa prestatzeko, antolatzeko eta proiekzioaren ondoko elkarrizketan jarduteko. Filmak taldeka ikusteko ekitaldi gisa eskaintzen zaie ikusleei saio bakoitza. Zinema_ilegalaren ardatza da filma orain eta hemen ikustea, haren potentzialtasun plastikoa eta agertutako ikusleekin partekatutako esperientzia bat eraikitzeko modua.
Orain, hirugarren aldiz irekiko da Zinema_ilegala koordinatzeko deialdia. Gaur egun arte programa koordinatzeko ardura hartu duten pertsonek nork bere estiloz egin dute, eta zinema, ilegaltasuna eta praktika kolektiboak bere praktika berezietatik ulertzeko duten eraz. Ordena kronologikoari jarraiki, honako hauek arduratu dira Zinema_ilegala koordinatzeaz: Jorge Núñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martín, Marion Cruza Le Bihan, Ainara Elgoibar, Pablo Marte, Aizpea de Atxa eta Akane Saraiva elkarlanean, eta Akane Saraiva.
Epaimahai batek aukeratuko ditu proposamenak.
2010reko abendutik gaurdaino, Zinema_ilegala egin da Bulegoa z/b-n. Orain arte, 109 saio egin dira, eta, gaur egun, Bilbo da programa honekin aurrera jarraitzen duen hiri bakarra.
Informazio gehiago Bulegoa z/b-k dauka



