EMAKUMEA

Zientzia bada nesken kontua

Emakumeak Zientzian proiektuak honako helburua ditu: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.
Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo dituzten jardueren programa antolatzeko.

Otsailaren 11tik aurrera, batik bat otsailaren 11tik 18ra bitarteko astean, egingo dira Emakumeak Zientzian 2022 ekimenaren ekintzak Donostian. Era askotako jardueraz osatutako programa zabal bat antolatu da, “zientzia bada nesken kontua” mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko eta zientziaren eta teknologiaren eremuan sarbide eta garapen profesional berdinzalea lortzeak duen garrantzia azpimarratzeko.

Antolatzaileek adierazi dutenez, adin guztietako jendeak izango du ekimenean parte hartzeko aukera. Esaterako, familientzako Zientziaren Izarrak esperimentu-tailerrak eskainiko dira Eureka! Zientzia Museoan; altxorraren bila joko ezagunean oinarritutako Zientziaren Altxorra jokoa, eta Piztu! Emakumeon energia antzezlan dibertigarria eskainiko da.

Halaber, bi erakusketa ere bisitatu ahal izango dira, bat Eureka! Zientzia Museoan eta beste bat Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren eraikin nagusian.

Jarduera-programa osoa ikusgai dago www.emakumeakzientzian.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button