MUSIKA

Estigia eta Darkness By Oath, Elgoibarko metal gauean

Sinuöse elkarteak jakinarazi duenez, gaur, ekainak 20, Elgoibarko Maala parkean, II. Metal Gaua egingo da, eta gau metalzale horretan Euskal Herriko bi talde garrantzitsuk parte hartuko dute: Zarauzko Estigia mitikoek eta Darkness By Oath arrasatearrek. Emanaldia 23:00etan hasiko da.

Estigia laukotea 1985. urtean eratu zen, eta 1997. urtean desegin. Garai hartan, Euskal Herriko eta estatuko thrash metal eszenan ibilbide oparoa egin zuen, eta taldearen disko eta maketek laudorio asko jaso zituzten.

Bada, bi hamarkada eta gero, Estigia bueltan da, eta laster, disko berri bat argitaratuko du, eta, antza, eboluzio bat ere gertatu da lan berri horretan, jatorrizko soinuarekin alderatuz gero, batez ere, ahotsari dagokionez.

 

Sinuöse elkartearen arabera, “alde batetik afinazio berriak eta bestetik Beñaten ahotsak, emaitza zertxobait desberdina izatera bultzatzen dute. Baliteke bat baino gehiagori ezezaguna egitea, musikalki izan duten eboluzioa dela eta… Baina kontua da denbora ez dela alferrik pasatzen eta hauxe zela gorputzak eskatzen ziena”.

Bestalde, Arrasateko Darkness By Oath 2002. urtean eratutako death metal banda da, At The Gates, Dark Tranquility eta antzeko taldeen itzalpean. Orain arte lau disko argitaratu ditu, eta bere jarioan melodiak ere entzuten dira. Oraintsu, Seeds of Desolution izenburuko diskoa plazaratu du death bandak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button