LITERATURA

“Urrezko biblioteka” sailaren azken lanak

Liburu batzuk ezin dira irakurri gabe utzi. Elkar, EIZIE eta Eusko Jaurlaritzak bideratzen duten Urrezko biblioteka sailak helburu hori dauka, titulurik onenak biltzea euskal irakurlegoaren esku uzteko.

Duela gutxi bi titulu berrik osatu dute sail hori: Asun Garikanok euskaratutako John Steinbeck idazlearen The pastures of Heaven (Zeruko belardiak ) eta Oier Alonsok euskarara ekarritako Simone de Beauvoirren Les sang des autres (Besteen odola).

John Steinbeckek bere luma airosaz erdiz erdi asmatzen du jende xumearen handitasuna erretratatzen, haien pozak eta larritasunak gureak ere badirelako, gu geu ere Zeruko Belardietako biztanle eta ikusle bihurtu bagintu bezala. “Zeruko Belardiak deitu zioten parajeari hura deskubritu zuten konkistatzaile espainiarrek, halako oparotasuna eta edertasuna zerizkion muino arteko haran hari. Alabaina, aingeruak ez baizik laborariak bizi dira bertako etxaldeetan, kezka oso lurtarrak dituztenak: lana eta jana, jolasa zein solasa, lurra nahiz larrua…”

Besteen odola lanak II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button