BESTELAKOAK

Sortzaileentzako izen-ematea zabalik Geuretik Sortuak ekimenean

Udalbiltza Partzuergoak bereziki komiki, ipuin, antzezlan eta bestelako arte eszenikoen sorkuntza, ekoizpena eta hedapena laguntzeko duen misioarekin bat etorriz, 2027 eta 2028 urteei dagozkien sormen eta hedapen diru-laguntza iragarri du, Geuretik Sortuak proiektuko laugarren edizioari dagokiona. Ekimenak euskarazko obra artistikoak sortzeko baliabideak emango ditu, gero hainbat udalerritan aurkezpen eta emanaldi zirkuitu baten bidez zabalduko direnak.

Makina bat kontu abiatuko ditu Geuretik Sortuak ekimenak. Adibidez, literaturaren arloan, Ipuin luzeak sarituko dira, literatura edo narrazio-obra bat, benetako zein fikziozko gertaeretan oinarritua, argumentu-lerro bakarra izateak ezaugarritzen duena. Lan bakoitzak gutxienez 30.000 karaktereko eta gehienez 40.000 karaktereko luzera eduki beharko du. Ipuina euskaraz izan beharko da.

Komikigintzan, lan bakoitzak 15 eta 20 orrialde arteko luzera izango du. Deialdi honetan hautatua izateko, testuak euskaraz izan beharko dira, eta sekuentzia bat osatu beharko dute.

Antzerkirako lanek luzera librea izango dute. Hainbat areto motatara moldagarria izan beharko du. Aretoko zein kale antzerkiko lanetarako. Gainera, konpainia hasiberri batentzako lekua ere gordeko da. Gutxienez ordubeteko luzera izango du, eta euskaraz izan beharko du

Arte eszenikoak arloan oholtza gaineko askotariko proposamenak onartuko dira: dantza, poesia, bakarrizketak, musika, haien arteko hibridazio oro…). Gutxienez 45 minutuko ikuskizunak izan beharko dute, euskaraz, eta hainbat aretotara moldagarriak izan beharko dira.

Bestelako jakingarriak: Udalbiltza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button