MUSIKA

Capsula eta Mannet taldeen lanak 2009ko onenak "Mondo Sonoro" aldizkariaren arabera

Mondo Sonoro-ren hil honetako alean iragarri ditu Zarata gehigarriak 2009ko euskal disko eta maketa onenak jasotzen dituzten zerrendak.

Hala, diskoen artean argentinar jatorria duen, baina aspalditik helbidea Bilbon duen Capsulak gailendu da Rising Mountains (BCore) lanarekin. Alvaro Fierro kazetari getxotarraren aburuz, lan honek lehen postuan egotea merezi du bere "nortasun, koherentzia eta sendotasunagatik". Diskoen zerrendako bigarren postua Gernikako Audience boskoteak eskuratu du A Shake in Calm Water (Bidehuts) lanari esker; hirugarren Eureka Hot 4k World Champions (Gaztelupeko Hotsak) grabazioarekin; laugarrena Anarik Irla Izan (Bidehuts), eta bosgarrena The Hot Dogsek Nothing but a bad day (GP Records).

Maketei dagokionez, taldekide getxotar eta bilbotarrekin osaturiko Mannet taldeak eskuratu du lehen postua bere demo homonimoarekin. Eli Ibarra kazetariaren hitzetan, "urteko demo onena da aldizkari hau egiten dugunontzat, euren abestien aberastasunagatik, xumeak lehen begiratuan, baina ikaragarri aberatsak ñabardurei dagokienez". Bigarren postua Those Radios taldeak lortu du; hirugarrena Amor de Tokyok; laugarrena The Aumabasek eta bosgarrena Red Carminek.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button