ARTEA

“Proiektu Artistikoak” deialdiaren azken egunak

Montehermoso Kulturunean erakusteko helburuz sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatuko dira Proiektu Artistikoak deialdiaren barruan. Proiektuak aurkezteko epea azken egunetan da: apirilaren 19ra arte izango da zabalik.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei batez ere, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean erakutsi beharko dira, adierazten den epean.

Proiektuetako bakoitzerako gehienez 6.600 euro emango dira. Zuzkidura horren barruan sartuko dira ordainsariak, komisarioaren testuak (halakorik balego), baita proiektua ekoitzi, garraiatu, erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak ere.

Oraindik garaiz zabiltzate. Ikusi hemen betebeharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button