MUSIKA

Pharoah Sandersek John Abercrombieren ordez joko du Getxoko Jazzaldian

John Abercrombieren gitarra-jotzaileak bertan behera utzi du Getxoko Jazzaldian, ekainaren 29an, eman behar zuen emanaldia, osasun arazoak tarteko. Abercrombieren ordez Pharoah Sanders (1940, Little Rock; Arkansas) izango da, “jazzaren abangoardiako saxo-jotzaile ezagunenetariko bat”.

Pharoah Sanders 1950eko hamarkadan eman zituen bere lehenengo urrats musikalak rhythm and blues bandetan. 19 urterekin baina, bestelako musikari handiekin hasi zen lanean, eta 1962an New Yorkera joan zen eta free jazz estiloan murgildu.

Hala, Ornette Coleman eta John Coltrane maisuekin aritzea lortu zuen. “Coletranen eskutik, Sandersek bere buruari leku egin zion jazzaren eszenan eta 1966 eta 1971 artean disko bikainak grabatu zituen lider gisa eta horien artean Karma nabarmendu behar da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button