
Artea, probokazioa eta esperimentazio bilatuko ditu aurten ere Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak. Hala, gaurtik igandera bitartean askotariko ikuskizunak ikusi ahal izango dira kostaldeko udalerriaren kaleetan. Hala nola, akrobaziak, dantza garaikidea, umorea, eta suzko antzezlanak izango dira bertan.
Aurtengoa 22. edizioa da eta ibilbide luze horretan zortzi kale-ikuskizun ekoitzi du jaialdiak. Aurten Sarrionaindiaren poesia musikatua eta hondartza uztartzen dituen Sarritsasoa obrari egokitu zaio. Dantzaz Konpainiaren zuzendaritza artistikoak gidaturik, 10 nazioarteko dantzarik (Italia, Frantzia, Portugal, Belgika, Txekia, Katalunia) eta 12 dantzari lekeitiarrek (Karkabia kultur taldea) parte hartzen dute.
Gaueko ikuskizun handiak dira jende gehien erakartzen dituztenak. 22. edizio honetan Europako bi konpainiek aurkezturiko proposamenez gozatzeko parada izango da. Batetik, Herrialde Katalanetatik datorren Scura Splats taldeak Correfoc obra antzeztuko du, Mediterraneoko usadioa Kantauri aldera ekartzeko asmoz. Suzko kalejira da, eta nabarmendu behar da ikuskizun horren euskarazko bertsioaren estreinaldia dela.
Bestetik, Generik Vapeur Frantziako talde aitzindaria. Urdinez margoturiko gizon-emakumeek antzezturiko Bivouac lana aurkeztuko du Marseilla hiriko taldeak.
Euskal Herriko konpainiek ere izango dute euren tartean. Esaterako, Bilboko Deabru Beltzak taldeak The Wolves erakutsiko du Lekeitioko kaleetan.
Egitarau osoaren berri izateko, hemen.