MUSIKA

Glaukomak Arrasateko “Kooltur Ostegunak” zikloa zabalduko du

Gaur hasiko da Arrasateko gaztetxean egin ohi den hil honetako Kooltur Ostegunak egitaraua, Tolosako Glaukoma taldearen emanaldiarekin, zeinak Kalima izenburuko disko berria aurkeztuko duen, 22:00etatik aurrera.

Glaukomak Kalima izenburuko lan berria plazaratu du. Vol. 1 eta Vol. 2 diskoen ostean, gipuzkoarrak disko berria grabatu dute Bonberenean, Karlos Osinaga Txap teknikariaren gidaritzapean.

Taldearen lan helduena da, bai eta sendoena ere. Hitzen aldetik, gordinak dira, baina umorez eta ironiaz beteak. Diskoak rap estiloaren inguruan ardazten diren hamahiru kantu biltzen ditu, bestelako estiloei bizkarra eman gabe, reggae, funk, pop edo dancehall, besteak beste. Atzo, hain justu, disko horren bigarren bideoklipa estreinatu dute tolosarrek, Gure Kaiola kantuari dagokiona.

Urriko Kooltur Ostegunak ondoko hiru kontzertuekin osatuko da: hilaren 12an, Castelló hiriko Los Amantes; 19an, Willis Drummond; eta, azkenik, 26an, Porco Bravo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button