MUSIKA

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok "Baldi" izeneko diskoa aurkeztu dute

Sonoridade itzela lortu dugu lan hau burutzeko juntatu garen lau musikarik -esan du Juantxo Zeberiok lanaren xehetasun nabarmenenaz berba egitean. Eta hala izango da, izan ere, presarik gabeko lan izan dela ere gaineratu du musikariak.
Ez dago, aurrekoarekin konparaturik, ezberdintasun handirik, Maddi bera baita kantatzen diharduena, baina garapen edota eboluzio bat antzeman daiteke lanari begira, agian kolore gehiago ditu, baina Maddi izateari utzi gabe beti.

Maddi Oihenart gure kantagintzaren barruan ahots liluragarri horietako bat da. Zuberoa dago bere ahotsean, abesteko modu adierazgarri horretan.
Hari Biru izan zen bakarka agertu zuen lehen lana, eta orain Juantxo Zeberiorekin batera, beste aportazio musikal samurra ekarri du, non poesia eta musika biltzen diren.

Diskoak hamar kanta dakartza, hamar poema. Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Karlos Linazasoro eta Maddi Oihenart beraren hitzak agertu dira musikarekin txirikordaturik.
Juantxo musikariak egin ditu moldaketa eta konposizio gehienak, eta beste aldetik Txema Garces eta Pello Ramirez musikariek ere parte hartu dute kontrabaxua eta txeloa jotzen, hurrenez hurren.

Goxotasun berezia kausituko duzue diskoan, ez izan zalantzariik!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button