
Aurtengo EHUren Uda Ikastaroak programaren barruan, gaur eta bihar, uztailaren 13 eta 14an, Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera izeneko ikastarora emango du Mariasun Landa Etxebestek.
“Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…”
Ikastaroak banakako zein talde-lanean oinarritutako tailerra proposatuko du. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko da, marko atsegin baina bideratu batean, non posible izango den: idazteaz gozatzea, besteen testuetatik ikastea, esperimentazioa eta partekatzea.



