
Iruñeko Udalak antolatu du Navarra Music Commissionekin batera Musika-Aretoak Kalean (MAK programa) ekainaren 17tik irailaren 2ra bitarte. Kontzertuak aire zabalean egingo dira, Basotxoan. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan egingo dira,20:00etan, eta aurten, Tuterak, Aitzoainek, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin.
Moisés no duerme artistaren rap-jazza izan da lehen proposamen musikala. Atzo bertan aritu zen. eta zikloaren azken egunean, irailaren 2an, Lukiek taldearen txanda izango da. Tartean, rocka, jazza, indiea, punka edo metala jorratzen duten hainbat talde ikusteko aukera egongo da: Oxytocin, Montana Stomp, The Blackening, Zinez, Tiburona, eta Lausoka taldeak.
Honako areto hauek parte hartuko dute ekimenean: Laba, Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral.



