ESZENA

Loraldiak udako sormen-egonaldirako deialdia egin du

Euskaraz sortzen duten gazteentzako udako egoitza artistikoa ondu du Loraldiak, Lekeition, Udako Gazte Sormen Egonaldia ekimenari esker. Deialdia zabalik egongo da martxoaren 1era arte.

Programa horrek denbora, espazioa, arreta eta erreferente kulturalen laguntza tutorizatua eskainiko dizkie hautatuko diren sortzaileei.

18 eta 30 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzenduta dago eta euskarazko diziplina asko hartzen ditu barne, hala nola, arte eszenikoak, musika, literatura, ikus-entzunezkoak, arte plastikoak, diziplina hibridoak,…

Egonaldia Lekeition izango da, ekainaren 23tik 26ra bitartean, eta hor, parte-hartzaileek euren proiektuari forma emango diote elkarlanerako giroan. Parte-hartzaileek euren proiektuak garatzeko baliabideak eta espazioa izango dituzte, baita talde-lana eta sormen bidaia partekatua ere.
“Egonaldia aukera ezin hobea da sarea zabaltzeko, sektorean harremanak sendotzeko eta Loraldia markaren babespean aitorpena lortzeko. Horrenbestez, euskarazko sormenaren sustapena eta etorkizuneko belaunaldi sortzaileei bultzada ematea da helburua”.

Informazio osoa Loraldiaren webgunean duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button