Orotara sei disko berrargitaratuko ditu Elkarrek 180 gramoko binilo potoloan, guztiak klasikoak eta ezinbestekoak euskal musikaren garapena ulertzeko: Barricada, Noche de R´N´R; La Polla Records, Salve, Kortatu, Kortatu; Cicatriz, Inadaptados; Ruper Ordorika, Hautsi da anphora; eta Mikel Laboa, Bat-Hiru.
Grabazioetako master guztiak Elkar estudioko Jean Phocas teknikariak gainbegiratuak eta egokituak dira, liburuxka guztiak eguneratuta eta osatuta daude, disko batzuetan, gainera, zenbait bonus track gehitu dute.
Binilozko berrargitalpen hauez gaien Elkarrek hainbat nobedade plazaratuko ditu udazkenera begira: Lovin Gaztea (bilduma); Garikoitz Mendizabal & Aitor Furundarena, Arnasak; Euskal Herriko lur maitea (bilduma); Kenzazpi, Ortzemugak begietan; Imanol Urbieta-Xirula Mirula, Aitona-amonekin kantari; Pier Paul Berzaitz, Han eta hor (berrargitalpena CDan); La Noche, Blue limbo (berrargitalpena CDan); Olatz Zugasti, Gau hotzenean ere; eta Mixel Etxekopar & François Rossé, Transhumantzia.
Elkar diskoetxeak bidalita



