BERTSOTAN

“Añana bertsotan” ekimenak aurrera darrai

Formatu ezberdineko 5 saio burutzen ari dira Añana bertsotan ekimenaren barruan. Gaubea, Antezana eta Langraiz Oka izango dira saio horien guneak. Abenduan egiten ari dira ekimen guztiak eta batzuk Nontzeberrin aipatu ditugu.

Bertsolaritza, zer da hori? izenpean gauzatu da tailerra Gaubean, Ruben Sanchezen eskutik. Langraiz Okako institutuko ikasleekin, joan den astean, bertso-saio bat antolatu zen, Gizarte Etxeko aretoan Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bikotearekin. Egun berean, Antezanan, bertso-afari bat antolatu zen Añanan Euskara Mingainean Elkartearekin, Iñurrita elkartean.

Aste honetan ere zertaz gozatu egongo da, eta azken ekimena da, gainera. Abenduaren 19an, Langraiz Okan, bertso-poteo formatuan, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre arituko dira Langraiz Okako Mintzalagun taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button