ESZENA

Kortseak, azukre asko eta brandy dezente

Joan den urtean, Antzerkiaren Mundu Egunarekin bat eginez, Donostia Antzerki Saria aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari eman zitzaion. Hartan, saria Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak hartu zuten Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi piezagatik. Bada, pieza hori, Korrika Kulturalaren karietara, Maulen egingo dute Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias protagonistek gaur, 20:30ean.

Obraren korapiloa hauxe duzue: “Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?”

Informazio gehiago Kamikaz Kolektiboak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button