
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak Katapulta Tour Gipuzkoa programaren deialdi berria egin dute. Guztira musikako eta arte eszenikoetako 10 proiektu hautatuko dira., eta horretarako proposamenak azaroaren 30era arte aurkeztu beharko dira.
Ekimenaren helburuak Gipuzkoako gazteen talentua musikan eta arte eszenikoetan nabarmentzea eta bultzatzea; bertako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileei lagunduz; eta prestakuntzaren eta saiakeraren alde egitea.
Deialdia musika eta arte eszenikoen esparruetan beren karrera modu profesionalean garatzeko interesa duten artista profesional berriei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago. Musika proposamenak (pop, rock, folk, elektronika, hip-hop eta antzeko estiloak) eta formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak (mikro-antzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia) onartuko dira. Proposamenek, gehienbat, artisten obra originalak edo haientzat berariaz sortutakoak izan behar dute.
Katapulta Tour Gipuzkoa Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatzen dute, Buenawista Prolleckziom’s lankidetzarekin.
Jakin-beharreko guztiak hemen.



