MUSIKA

Joxe Mari Iparragirre abeslari eta poeta omentzeko

Bilboko udal txistulari banda gaur (azaroak 4) arituko da Euskal Museoko klaustroan, 19:00etan, Joxe Mari Iparragirre abeslari eta poeta omentzeko.

Garikoitz Mendizabal (zuzendaria eta txistu lehena), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabala – perkusioa) euskal musikaren errepertorio zabalaren errepasoa egingo dute, eta tartean, Euskadiko abesti esanguratsu eta ezagunetariko bat ere joko dute: Gernikako Arbola. Hala, txistulariek artista jaio zeneko 200. urteurrena ospatuko dute.

Kontzertuan zehar honako obrak entzungo dira, beste batzuen artean: Minueto Monzon, J.I. Ansorenaren Deika eta Labirulena, Pablo Sorozabalen Osio bideko Polka, Joakin Osinagaren V. Tonuko Sonata (J. I. Ansorenaren moldaketekin), Eduardo Gorosarriren Suitea lau denboratan, Josetxo Sanchez Salsamendiren Ordoitz, R. Celayaren Fantasía de aires vascos eta Iparragirreren bi zortziko eta Elizatikan konbenturaino.

Aurreko okasioetan bezala, jarduna 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Emanaldi honen ondoren, banda abenduaren 18an itzuliko da Euskal Museora urtea ahalik eta ondoen agurtzeko, Gabonetako Kontzertuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button