ESZENA

Mostrenko kolektiboak antzerki jardunaldiak antolatu ditu

Gasteizen, Mostrenko kolektiboak aurtengo Jornadas Monstrenkas antolatu ditu antzerkiaren inguruan. Makina bat talde parte hartzen ari dira 31ra bitartean.

Gaur berton badago zer ikusi: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi obra. Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Programazioaren nondik norakoak Mostrenko kolektiboak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button