ESZENA

Ipuin-kontalariak hilero Iurretan

Urtarrilaren azken astetik eta maiatzera bitartean, ipuin-kontalari zenbaitek bisita egingo dute Iurreta herria, txikiei zein helduei istorio bereziak ekarriz.

Joan den astean Kolonbiatik etorri zen Nicolas Buenaventurak lehen ipuina kontatu zuen Bizkaiko herri horretan. Hil honetan, otsailaren 22an, Virginia Imazek Semilla ipuina kontatuko du. Egun berean baina txikienentzat, Itziar Saenz de Ojer kontalaria arituko da.

Segoviatik etorriko dira ipuin-kontalariak martxoan. Ignacio Sanz eta Claudia de Santos bikotea arituko da Iurretan Las cenas contadas ipuinarekin. Oihana Etxegibelek Zapata gorriak izeneko ipuina kontatuko die gaztetxoei.

Apirileko saioetan, Lur Korta txikienekin arituko da eta Austriatik etorriko den Karin Tschollek Tiroleko legendak kontatuko ditu helduen artean.

Azkenik, maiatzean sartuta, Ana Rodriguez umeen artean arituko da eta Bartzelonako Mar Ortegak Cuentos Marimundiales izeneko saioa burutuko du.

Txikienentzako saioak arratsaldean izango dira eta helduentzakoak gaueko 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button