ARTEA

Industrialaren eta organikoaren artekoaz

Montehermoso kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Hautatutako proiektuak ikusarazteko Montehermoso kulturunearen laguntza ezinbestekoa da, modu horretan ere, sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

Gaurko egunetan bidean jarri den erakusketa Pablo Gubbins artista txiletarraren Cuentacuentos Errantes izenekoa da, ekainaren 22ra arte ikusgai izango dena.

Artistak berak hala definitu du bere obra: “Zientzia-fikziozko elementuak eta narrazio espekulatiboak dituzten imaginarioak sortzearen ingurukoa da nire lan artistikoa. Narrazio horiek klima-aldaketarekin, antropozenoarekin, arkitekturarekin eta paisaiarekin zerikusia duten gaietan inspiratzen dira nagusiki. Utopien, distopien eta kontakizunak kontatzeko gaitasunaren inguruko bilaketak dira. Etengabe jolasten dut industrialaren eta organikoaren artean dagoen aurkakotasunarekin, ironikoaren eta baikorraren arteko dikotomia hori hartzeko gaitasuna duten tentsioak sortuz, aukera edo fantasia izateko linbo horretan dabiltzanak. “Zer gertatuko litzateke, baldin eta…” poetika modukoa.

Arkitektura-ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitate Katolikoan, eta arkitekturan eta magister-ikasketetan graduatu zen 2018an. 2022tik 2023ra Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2023an Arte ederrak erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Sanz-Enea Kultur Etxean, Zarautzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button