MUSIKA

Hiriko Soinuak lehiaketaren finala erabakita lotu da

Barakaldoko San Bizente parkean egingo da  Hiriko Soinuak lehiaketaren finala, irailaren 28an. Bertan seigarren edizioko lau talde irabazleen izenak ( euskara kategoriakoa barne) jakinaraziko dira.  Gero, irabazleek urriaren 25ean eta 26an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak festibalean joko dute.

Seigarren edizioak aukeratu dituen sari nagusirako finalistak Deep Sea Monk, rock alternatiboa jorratzen duen laukote bilbotarra; Silkat, Bilboko Errekalde auzoko indie rock hirukotea; eta Simón Carranza, Getxoko pop-rock kantautore gaztea dira.
Debuk, Momak eta Steven Nota Real izango dira Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagaiak, eta Berdintasun sariko finalistak Buiah, Edgar Allan Pop eta Laztana Laztana dira.

Hiriko Soinuak lehiaketaren seigarren edizioak 143 musika proiektu izan ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button