ESZENA

Hil honetan “Iparraldea Bertan” zikloa, Donostian

Euskal Kultur Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Iparraldea Bertan zikloa antolatu dute beste behin, bertako kulturaren aberastasuna Hegoaldeko biztanleriari ezagutzera emateko asmoz.

Pandemiak ekarritako krisialdiak dena irauli duen arren, Ipar Euskal Herriko artistak eta adituak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian arituko dira hil honetako martxoko ostegun guztietan, 19:00etan hasiko diren saioetan.

Hala, gaur berton, martxoak 4, Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor hirukotearen kontzertua programatu da. Hirukoteak duen helburua kantua eta musika partekatzea da.
Datorren astean, martxoaren 11n, Hala izan ala ez izan izeneko ikusgarria egingo du Eleka Konpainiak. 2020an, IKAS pedagogia zerbitzuari esker, Hala izan ala ez izan izeneko diskoa argitaratu du taldeak. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien 15 ipuinez osatua da lan hori.
Martxoaren 18an, Eleketa programaren aurkezpena eta Libertatea film laburraren proiekzioa programatu dute. Azkenik, martxoaren 25ean, Lauburu taldeak kontzertua eskainiko du.

Ekitaldi guziak Interneten bidez ere jarraitu ahalko dira.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button