LITERATURA

Hil honetan egingo da Euskal Nobela Beltzaren Astea, “(H)ilbeltza”

Hil honetan, 22tik 28ra bitartean, Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa egingo da Baztan bailarako Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita, Erratzu eta Berroeta herrietan. Betiko legez, denetarik izango da: genero beltzeko liburuen aurkezpenak, solasaldiak eta mahai-inguruak, eta bestelako kontu bereziak ere, hala nola, bertso trama beldurgarriak, Miranderi buruzko dokumental bat, susmagarrien gaua, eta abar.

Egun horietan adibidez, Idazleekin solasean saioa egongo da. VI.(H)ilbeltza bekaren irabazlea, Beñat Irastorza Ugaldek Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia egingo du, Arizkungo Medikuaren etxean, eta Jon Alonsoren Carvalho Euskadin  liburuaren inguruan solasaldia ere antolatu da Irati Jimenezekin batera.
Mahai-inguru interesgarri bat ere ez da faltako: Sorgin-ehiza Euskal Herrian. Amaia Nausia Pimoulier, AsisKo eta Juainas Paul Arzak hizlari izango dira.
Liburu aurkezpen batzuk ere antolatu dituzte: Ernesto Praten Mendeku eskubidea, Mikel Begoñaren Hiru etxe Santa Monikan, eta Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena.

Azken egunean, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariak arituko dira Elizondon, Izu-gar-irrizko bertso saioa burutzeko xedez.

Xehetasun izugarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button