ARTEA

“Lovevolution”, erakusketa kolektiboa Gasteizen

Lovevolution, Gasteizen hil honetan burutzen ari den erakusketa kolektiboaren izena da. Proiektu artistikoan bertako 40 artistaren lanak ikusi ahal dira hiriko hainbat espaziotan: Abisinia Kafe (Kutxa Kalea, 2), Bar Candela (Pepe Ubis 3), Iguana Klub (Correría 94), Herre74 (Herreria 74) eta Tabú tatoo&piercing (Pepe Ubis 6).

Diogun bezala, erakusketa toki berezi horietan ikusteaz aparte, bestelako ekimenak ere antolatu dira hil osoan zehar, hala nola, antzerkia (Maite Guevara), musika (Pájaro 1 Pájaro 2) eta abar.

Asteburu honetan, urriak 26, Candela tabernan, Athra-silex antzezlanaren estreinaldia izango da.

Egin denaz eta egingo denaz, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button