IKUS-ENTZUN

Hasita dago Donostian “Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia”

Zortzigarren urtez cineCCdonostia burutzen ari dira Gipuzkoako hiriburuan, izan ere, azaroaren 5ean hasi bazen ere, 9, 10 eta 11ean izango da zer ikusi, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Gaur, azaroak 9, beste saio interesgarri bat ondu dute programazioaren baitan, 18:00etan hasita. Pantailaratuko diren filmak honakoak dituzue: Jose Astuy Velasko zuzendariaren Zutik. Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestinarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestinarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen baitzaie; Unai Garciaren Amaidan Salah: Herriko maratoia. Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta  Sahara Marathonean bere parte-hartzearen bidez; Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkartearen eskutik, Ekintzailetza Migratzailea ESF. Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute; eta Irene Navascuesen 4 Gorputz. Zer gertatzen da gorputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean?.

Datozen egunetarako hitzorduak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button