
Gaurtik, hilaren 24tik 28ra bitartean, Liburuaren Eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean.
Egingo den ekimen bat Trukartuz 2023 liburu trukea izango da. “Zure liburuarentzako tokirik onena beste esku batzuetan dago. Ekarri liburu bat eta trukean, beste bat hartu.”
Gipuzkoako campuseko ekitaldiak honakoak izango dira: 26an irakurketa esanguratsuen aurkezpena Begoña del Teso eta Juan Aldaz adituen eskutik; eta 27an, Liburuak genero ikuspegitik Maitane Iribar eta Axun Martinez adituekin.
Arabako campusean, gaur izango da Kixotea: liburua eta pertsonaia (begirada poliedrikoa bibliotekako fondoetatik abiatuta) izeneko erakusketaren irekiera.
Eta Bizkaia Aretoan, 28an makina bat ekitaldi antolatu dira goiz osoan zehar, eta tartean euskarazko gaiak landuko dira: Egungo euskal literatura eta futbola II (Mari Mar Boillos Pereira, eta Jon Kortazar Uriarte; Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983), Ana Gandara Sorarrain adituarekin; Egungo euskal krimen-literatura (Jose Manuel Lopez Gaseni eta Jon Kortazar Uriarte); Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua (Mari Jose Olaziregi Alustiza, eta Amaia Elizalde Estenaga); Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria (Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Manel Pérez-Caurel Rodríguez); Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara (Koldo Zuazo Zelaieta); eta Pikler-Lóczy hezkuntzaren gakoak. Haren sortzaileek idatzitako 20 artikuluren bilduma (Elena Herrán Izagirre)
Informazio gehigarria hemen kontsultatu ahal duzue.



