
Gernika-Lumo Uda Fest jaialdiak herri horretako kale eta plazak kontzertuz beteko ditu, eta edizio honetan Mirua, Puro Relajo, Gozategi, Erraldoiak eta Xaibor bilduko ditu herriko hainbat txokotan, uztailaren 11tik abuztuaren 1era bitartean.
“Udako kultur eskaintza zabaltzeko asmoz sortu da ekimena, herritarrek plaza eta kaleak bizi ditzaten eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan dezaten, adin guztietako jendearentzat pentsatutako egitarau zabal baten bidez”.
Larunbatean, uztailaren 11n, hasiko da jaialdia, gaueko 21:30ean, Mirua taldearen eskutik, Errenteriako San Bartolome kalean.
Hurrengo hitzordua uztailaren 18an izango da, 21:30ean ere, Adolfo Urioste kalean, Puro Relajo taldearen kontzertuarekin, Merkurioko iturriaren ondoan.
Hirugarren saioa uztailaren 25ean antolatu da, ordu berean, San Kristobal plazan arituko den Gozategi taldearekin.
Eta azken proposamena, Xaibor, abuztuaren 1ean egongo da Gernikan, 21:30etik aurrera.



