ESZENA

Gasteizko auzoak kaleko ikuskizunez beteko dira hil honetan

Kultura Plazara! ekimenari esker, Gasteizko auzoak kaleko ikuskizunez beteko dira uztailaren 30era arte.

Uztaileko astearte eta ostegunetan, 19:30ean, zortzi ikuskizun ikusteko abagunea eskainiko da Gasteizen, eta denetarik izango da, txotxongiloak, dantza, magia, clownak, zirkua, antzerkia…

Gaur berton, hilak 7, hasiko da Kultura Plazara! Zabalganeko gizarte-etxean. Bertan, 19:30ean, Chicharrón konpainia andaluziarrak Sin Ojana lana eskainiko du. Konpainiak flamenkoaren erritmoak eta konpasak malabarekin uztartuko ditu.

Bi egun geroago, uztailaren 9an, Ganso&Cía talde handiak Panoli Kabareta lana eskainiko du. ”Autolaguntzako liburu bat irakurri ondoren, beren buruarengan konfiantza izatea erabakitzen dute, esperientziarik izan ez arren. Autoestimuaren gaindosi horrek atsegin izateko ahalegina egitera eramaten ditu, eta azkenean zirkuko parodia bihurtzen da”.

Plaza, Ovidio bidaiaria, Mute, DesOrekatua, El juego de la boca eta B.O.B.A.S dira plazaratuko diren beste lanen izenak.

Lan guztien gaineko xehetasunak: Kultura Plazara!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button