MUSIKA

Galdakaoko Musika Astea

Galdakaoko Musika Astea azaroaren 16an hasi eta 21ean amaituko da, eta bertan musika klasikoa, sorkuntza garaikidea, pianoa, txistua,… eta batez ere publiko mota guztientzako emanaldiak izango dira, bai eta antzerkia eta musika klasikoa batzen dituen haurrentzako ikuskizun bat ere.

Gaur berton, azaroak 16, Dolmen Ensemble ganbera taldeak errepertorio klasikoa eta sorkuntza garaikidea uztartuko ditu. “Euskal konpositoreen lana balioan jarriko du, nazioarteko sortzaileen musikarekin elkarrizketa osatuz, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko loturak arakatzen dituen proposamen batean”. Biharko saioan, umeei zuzendutako Eko eta itsasoa ikuskizuna programatu da.
Azaroaren 18an, Duo Boreal taldeko Claudia Besne harpa jotzaile donostiarrak eta Eva Calvo gitarra jotzaile segoviarrak bidaia musikal batean murgiltzera gonbidatuko dute publikoa. Ostegunean, Moises Sanchez piano jotzaile eta konpositoreak Soliloquio izeneko kontzertua eskainiko du.
Azaroaren 20an, Txistu Bandak kalejira egingo du Galdakaoko kaleetan barrena, 19:00etan hasita, eta 21ean, Da Capo Bandak kontzertua eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan,

Xehetasun guztiak: Galdakaoko Udala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button