
Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, AlhóndigaBilbaon, Frantzia, Austria, Quebec edo Koreatik etorritako artisten ikuskizun kolektiboak, eta hamar minutuetako planteamendu artistikoak ikusi ahal izango dira. Hortaz, proposamen artistiko ez-konbentzionalak hartuko dira zentroaren eszenatoki ezberdinetan.
Ekimenaren helburua munduko adierazpen ezberdinetako eszena sortzaile garaikideek parte hartzea da hiru edizioetan: 3 (2013), 2 (2014), 1 (2015). Hortik dator beraz, 3, 2, 1 topaketaren izenburua.
Forma eszeniko berrien nazioarteko topaketa honetan performance, dantza, instalazioak, espazio publikoetako interbentzioak eta egungo antzerkiaren kontzeptu berrikusia aurkeztuko dira.
Aurtengo topaketan, diziplinen arteko lankidetzan, antzerkiaren forma ezberdinetan, dantzan, live artean eta hurbileko herrialde europarren (Frantzia, Austria, Portugal edo Suitza) arteko erlazioetan jarriko da bereziki arreta.
Bestalde, edizio honetan bertoko artisten presentzia nabarmena izango da, hala nola: Ion Munduate, Blanca Calvo, Xabier Erkizia, Ainara Legardón, Elssie Ansarea, Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana.
AlhóndigaBilbaok, modu paraleloan MOV-S programa hartuko du. Bertan artisten eta dantza eta mugimenduko artearen antolatzaileen arteko elkartze eta lankidetza bideak bultzatzen dira.



