
Landa Inguruneko Arteen Jaia da Festikale, eta aurten uztailaren 3tik 7ra egingo da Gorbeialdean, Arabako Lautadan, Arabako Mendialdean eta Arabako Errioxan.
Programazioaren barruan denetarik egongo da: txotxongiloak, antzerkia, zinema, musika, poesia eta irudimena martxan jartzek bestelako jolasak, beti ere, adin eta publiko guztiarentzat.
Antolatzaileek esan duten moduan:, “Festikale 2025 ez da soilik jaialdi bat, sormenaren ospakizun kolektiboa da, komunitatean izandako esperientzia artistikoa eta kultura lurraldearen bihotzetik bizitzeko gonbidapena”.
Aurten, Festikale udalerri berrietan zabalduko da eta Zuia, Legutio eta Burgelu jaialdiaren sarean sartuko dira, herri gehiagotara hurbiltzeko asmoarekin. Urkabustaizen, Agurainen eta Bastidan ere egoitzak mantenduko dira, “jaialdiak deszentralizazio kulturalaren alde egiten duen apustua sendotuz, lurraldeko eragileekin sarean lan eginez eta hiri-zirkuitutik kanpo espazio artistikoak sortuz”.
Hala ere, Zigoitia herria izango da Festikaleko gune nagusia, Gopegin eta Ondategin biltzen baitira jarduera gehien. Lau egunetan zehar, herri hauek topagune, jolas eta sorkuntza artistikorako gune bihurtzen dira.
Hemen duzue Festikale 2025eko egitaraua.