LITERATURA

Felipe Juaristi idazleak “Idia mihian” saiakera liburua plazaratu du

Felipe Juaristi poetak Idia mihian saiakera (Balea Zuria) liburua plazaratu du. Literatura, bizitza, hainbat irakurketa eta bizi-esperientzia uztartzen dituen saiakera, egilearengan ohikoa den prosa poetikoaz hornitua.

Galdera eta zalantza unibertsalek zeharkatzen dute liburua, eta egile askoren arteko elkarrizketa bizia sortu du Juaristik, betiko eta gaurko kezkak uztartuz.

Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) duela 35 urte argitaratu zuen lehen poesia liburua, 1985ean hain zuzen ere: Denbora, nostalgia. Liburu horrekin poesiaren ibilbideari ekin zion, baita poesiari buruzko gogoetaldiari ere.
Poesia, poema eta poeta, elementu bakoitza zer den jakitea kontu zaila da. Poetarik gabe poesia egon daiteke, poemarik gabe nekez.
Azken lana gogoeta liburua da, “bizitza osoan irakurritakotik libratutako zenbait liburuk eraginda eta hainbat egilek bultzatuta. Poesiaz eta bizitzaz. Benetan bizi den bizitzarik gabe poesiak ez du zentzurik. Baina jakin behar da lehenago zer den benetako bizitza. Hori jakitera iristea da benetako helmuga”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button