LITERATURA

Miguel de Unamuno eta Gabriel Aresti Sariak

Bilboko Udaletxeko Areto arabiarrean, Miguel de Unamuno XIV. Saiakera sariak eta Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXX. sariak banatu dira gaur.

Joaquín Jareño Alarcón, Murtziako Unibertsitateko Filosofian Doktorea izan da Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XIV. edizioaren irabazlea, gaztelaniazko modalitatean, La tumba del filósofo lanarekin. Euskarazko modalitatean, epaimahaiak saria hutsik uztea erabaki du.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioak zenbait sari ere banatu ditu. Hala, Katixa Agirre, Juan Cruz Igerabide eta Igor Estankona idazleek osatutako epaimahaiak Arrate Egaña (Errenteria, 1963) saritzea deliberatu du euskarazko kategorian, Marquez kontakizunarengatik. Epaimahai horrek, kartzela barruko indarkeriaren gaia lantzen duen kontakizunaren berezitasuna eta ausardia baloratu ditu.

Gaztelaniazko kategoriari dagokionez, Maria Maizkurrenak, Willy Uribek, Jon Bilbaok, Txani Rodriguezek, Josu Monterok, Julia Otxoak, Pedro Ugartek eta Fernando Palazuelosek osatutako epaimahaiak Alberto Bellido (Madril, 1976) saritu du Turistas ipuinari esker.

Lehiaketara aurkeztu diren lan guztien artean, 55 euskaraz izan dira, eta 1.814 gaztelaniaz. Horietatik 547 estatu kanpotik bidali dira, Hego Amerikako herrialdeetatik, batez ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button