ESZENA

Hiru proposamen astebururako

Gaur, bihar eta etzi ikuskizun eszeniko aipagarriak izango dira, Gernika, Leioa eta Pasai San Pedron, hurrenez hurren. Hala, gaur bertan, Gernikako Lizeo Antzokian, Aukeran dantza konpainiak Geltokia lana eszenaratuko du, 20:30ean.

Geltokia dantza garaikideko pieza da. “Lanak bizitza-bidaia bezala ulertua azaleratzen du. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio-elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi prozesuan. Bidaiari bakoitza bere ekipaia aldean daramala lekuz aldatzen da”.

Bihar, halaber,  Kultur Leioan, Madrileko Teatro Español, Producciones Off eta entramados konpainiek Feelgood lana antzeztuko dute, 20:30ean. Alistair Beaton dramaturgoak idatzitako testuan oinarritzen da Feelgood, eta Fran Perea aktore espainiar ezaguna da protagonista aktore nagusia. “Lan irristakorra, erraz katalogatu ezin dena eta antzerki izaera eta umore dosi handiak dituena, gai zail eta konprometituei buruz ari dena”. Alberto Castrillo-Ferrer da obraren zuzendaria, eta Evening Estándar Komedia Saria jaso du.

Amaitzeko, etzi, Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 20:00etan, Salto antzezlanaren aurrestreinaldia egingo da, Metrokoadroka eta J.B. Pedradasen eskutik, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan. Pako Revueltasek zuzendu du obra, Oier Guillanen testua oinarri hartuta. Oholtzan, berriz, aktore bakarra izango da: Javi Barandiaran, eta sei maniki-buru.

Umore absurduz bustitako Salto obraren estreinaldien datak hauexek dira: urriaren 23an Bilbon (BAD jaialdia, La Merced aretoa) eta urriaren 25 eta 26an Donostian (Lugaritz kultur etxea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button