ESZENA

“Bilboko Zirkuitua”, antzerki amateur eta erdi-profesionalaren programa

Antzerkizaleek edo erdi-profesionalek osatutako taldeen emanaldiak sustatzeko, Bilboko Udaleko Kultura Sailak  Zirkuituaren XVI. edizioa antolatu du; gaur berton abiaraziko da programazioa. Apirilaren 6ra arte luzatuko da ekimena eta hamabi konpainiaren 16 emanaldi ondu dira.

Gaur,  urtarrilaren 26an, izango da lehen hitzordua Abando-Barrainkuako udaltegian, Bea Insa eta Leyre Berrocal antzezleak protagonista izango dituen Vidas pasadas muntaketarekin. Lan honetan kazetari hiperestresatu batek, erabateko krisi existentzialean murgilduta dagoen antzezlea elkarrizketatuko du. Ikuskizuna martxoaren 27an ere ikusi ahal izango da Otxarkoagan.

Aste honetako ostiralean, Aullidos de Otxar taldearen La vida en una maleta antzezlana ikusi ahal izango da. Lan horretan, “50eko hamarkadan Galiziatik, Burgosetik edo Extremaduratik etorri ziren eta, lehenengo Los Caños, Monte Banderas edo Enekuri gaina bezalakoetan zeuden infra-etxebizitza multzoetan bizi ostean, 60ko hamarkadan Otxarkoagara heldu ziren bertako biztanleen testigantzak jartzen dira eszenatokian”. Ikuskizuna martxoan ere ikusi ahal izango da San Frantziskoko Udaltegian.

Jose Cruz Gurrutxagaren Declaración de Guillermo eta Parasite Kolektiboaren Hot water lana ere azpimarratu behar dira. Euskaraz egindako pieza bat ere programatu da. Anabasa konpainiaren Immanuel Kanten azken egunak Begoñan eta Errekalden ikusi ahal izango da. Indeed a Hero, Opera Prima, Alopargo Teatroa, Tokotuboca, A Trompicones, Con la que está cayendo edo Lokal Antzerki Taldea izango dira parte hartuko duten beste konpainia batzuk.

Non eta noiz izango diren ekitaldiak jakiteko, hemen duzue programazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button